8 Ni naiz Jauna, horixe dut izena:ez diot neure ospea inori utziko,ez niri zor zaidan gorespenaidoloei emango.
9 Begira, bete diralehen iragarri nituenak;orain gauza berriak iragartzen ditut,gertatu baino lehenadierazten dizkizuet».
10 Kanta Jaunari kantu berria,goretsazuelurraren azken bazterretan ere;goretsazue,itsas gizon eta piztia guztiok,goretsi, urrutiko bizilagunok.
11 Poz bitez basamortuaeta bertako kanpalekuak,Kedar leinuaren bizilekuak.Sela hiriko bizilagunekegin bezate poz-oihu,mendi-gailurretan irrintzi.
12 Eman ohore Jaunari,iragarri urrutiko herrietangoresgarri dela.
13 Heroi baten antzera atera da Jauna,borrokarako gartsu,gerlari baten antzera,guda-irrintzi zolia eginez,etsaiei bulartsu aurre emanez.
14 Jaunak dio:«Luzaro egon naiz geldi,ezer esan eta egin gabe;baina orain garrasika ari naiz,intzirika eta aienez,emakumea erdiminetan bezala.