1 Baina orain, Israel,Jakoben herri,honela mintzo zaizu Jauna,sortu eta eratu zaituena:«Ez izan beldur,askatu egin baitzaituteta zeure izenez deitu: nirea zara zu.
2 Ibaiak pasatzean,zurekin izango naiz:urek ez zaituzte hondoratuko;sutatik igarotzean, ez zara erreko,ez zaitu sugarrak kiskaliko.
3 Neu bainaiz Jauna, zure Jainkoa,Israelen Jainko santua dazure salbatzailea.Egipto eman dut zure askapen-sari,Etiopia eta Seba, zure ordainetan
4 hain preziatua baitzara niretzat:biziki estimatzeneta maite zaitudalako,gizakiak ematen ditut zure truke,herriak zure biziaren ordain.