13 aurrerantzean ere beti berbera.Ezin dit inork eskutik ezer kendu.Nik egina nork desegin?»
14 Hau dio Jaunak, zuen askatzaileak,Israelen Jainko santuak:«Zuen onerako,gudarostea bidaliko dut Babiloniaraeta denak ihesi aterako dira,ihesi babiloniarrak,beren ontzietan babesturik.
15 Neu naiz Jauna, zuen Jainko santua,Israelen egilea, zuen erregea».
16 Hau dio Jaunak:«Nik ireki nuen bidea itsasoan,ur oldartsuetan zehar;
17 gurdi eta zaldizko gudaroste ahaltsuaaterarazi nuen gudura:bat-batean lur jo zuten,eta berriz jaiki ez;kandela-metxa bezalaitzali ziren eta galdu.
18 Baina orain ez oroitu antzinakoez,ez gogoratu lehenago gertatuez.
19 Hara, zerbait berria egitera noa:hasia da sortzen,ez al diozue antzematen?Bidea irekiko dut basamortuan,ibaiak sorraraziko landa lehorrean.