2 Ibaiak pasatzean,zurekin izango naiz:urek ez zaituzte hondoratuko;sutatik igarotzean, ez zara erreko,ez zaitu sugarrak kiskaliko.
3 Neu bainaiz Jauna, zure Jainkoa,Israelen Jainko santua dazure salbatzailea.Egipto eman dut zure askapen-sari,Etiopia eta Seba, zure ordainetan
4 hain preziatua baitzara niretzat:biziki estimatzeneta maite zaitudalako,gizakiak ematen ditut zure truke,herriak zure biziaren ordain.
5 Ez izan beldur, zurekin bainago.Ekialdetik eta mendebaldetikbildu eta ekarriko ditutzure herritarrak.
6 Iparraldeari esango diot:“Itzul itzazu”,eta hegoaldeari: “Ez eduki hor”.Itzul itzazue lurraren urrutienekobazterretatik nire seme-alabak,
7 nire izena daramaten guztiak,neuk sortu eta eratu nituenak,neure aintzarako egin nituenak.
8 Utzi etortzen nire herriari,begiak eduki arren itsueta belarriak eduki arrengor dagoenari.