9 «Bil bitez nazio guztiak,elkar bitez herriak:horietako zeinek iragarri zuenhau guztiaedo lehengo gertakizunakjakinarazi?Aurkez bitzate lekukoak,beren buruak zuri ditzaten,entzun diezaieguneta aitortu egia zela.
10 Honela diot nik, Jaun honek:Zuek zarete nire lekuko,israeldarrok,zuek nire zerbitzari;nik aukeratu zaituztet,ni ezagutu, niregan sinetsieta ni beti berbera naizelauler dezazuen.Nire aurretik ez da jainkorik izan,ezta izango ere nire ondoren.
11 Neu naiz Jauna, neu;ez da ni beste salbatzailerik.
12 Nik iragarri duteta aurrez adierazi,nik salbatu zaituztet,eta ez zen zuen arteanjainko arrotzik.Zuek nire lekukoeta ni zuen Jainko,
13 aurrerantzean ere beti berbera.Ezin dit inork eskutik ezer kendu.Nik egina nork desegin?»
14 Hau dio Jaunak, zuen askatzaileak,Israelen Jainko santuak:«Zuen onerako,gudarostea bidaliko dut Babiloniaraeta denak ihesi aterako dira,ihesi babiloniarrak,beren ontzietan babesturik.
15 Neu naiz Jauna, zuen Jainko santua,Israelen egilea, zuen erregea».