15 Jendeak su-egurretarako erabili ohi ditu: nahiz su egin eta berotzeko, nahiz ogia erretzeko. Baina berak jainko-irudi bat egiteko erabiltzen du. Eta gurtu egiten, ahuspezturik.
16 Egurraren erdiarekin sua egiten du, eta gainean okela erre eta asetzeraino jaten. Ondoren, su ondoan berotzen da eta esaten: «Ederki! Bero-bero nago! A zer lamada!»
17 Beste erdiarekin, berriz, jainko-irudi bat egiten du eta aurrean ahuspezturik gurtzen. Eta otoitz egiten dio, esanez: «Salba nazazu, zu baitzaitut jainko!»
18 Ez dute ulertzen, ez bereizten; begiak itsu dituzte eta ezin ikusi, burua ere ilun eta ezin konprenitu.
19 Ez dute gogoeta egiten, ez dute zentzurik, ez ulermenik, esateko: «Egurraren erdia sutara bota dut, ogia eta okela txingarretan erre eta jan egin dut. Eta gainerakoarekin, jainko-irudi higuingarria egin? Egur-puska baten aurrean ahuspeztu?»
20 Errautsez janaritzen da, gezurrezko burutapen zoroek okerbidetik daramate; idoloak ez du salbatuko, baina ez du, hala ere, aitortuko gezur huts dela eskuetan duena.
21 «Israel, Jakoben herri horrek,gogoan izan nire zerbitzari zarela.Nik eratu zaitut,eta nire zerbitzari zara.Israel, ez zaitut ahaztuko.