2 Neu naiz Jauna, zure egilea,amaren sabelean eratu zintuena,zure laguntzailea.Ez izan beldur, Jakoben herri,ene zerbitzari,Jexurun, ene aukeratu hori,
3 ura isuriko baitut lur egarrituan,ur-lasterrak sortuko landa lehorrean.Neure espiritua isuriko dietzure ondorengoei,neure bedeinkazioazure seme-alabei.
4 Belardia bezala haziko dira,ibai ondoko sahatsa bezala.
5 “Jaunarena naiz” esango du batak,Jakob izena hartuko besteak;beste batek“Jaunarena” idatzi besoaneta Israel izena hartukoohoragarritzat».
6 Hau dio Jaunak,Israelen errege eta askatzaileak,Jaun ahalguztidunak:«Neu naiz lehena eta azkena;ez da ni beste jainkorik.
7 Nor ni bezalakorik? Mintza bedi,iragarri eta azal biezat historia,aspaldian gizateriaezarri nuenetik honakoa.
8 Ez ikaratu, ez beldurtu!Ez ote nizuen aspalditikiragarri eta adierazi?Zeuek zaituztet lekuko:Ba ote da ni beste jainkorik?Ez dut ezagutzen beste harkaitzik,euskarri izan dezakezuenik».