21 «Israel, Jakoben herri horrek,gogoan izan nire zerbitzari zarela.Nik eratu zaitut,eta nire zerbitzari zara.Israel, ez zaitut ahaztuko.
22 Lainoa bezala suntsitu ditutzure errebeldiak,gandua bezala zure bekatuak.Itzul niregana,askatu egin baitzaitut».
23 Egin poz-oihu, zeruok,Jaunak ekin baitio!Egin irrintzi, lurreko barrunbeok!Ekin poz-oihuka, mendi eta baso,zuhaitz guztiekin batera!Askatu egin du Jaunak Israel,Jakoben herria,bere ospea agertuz horrela.
24 Hau dio Jaunak, zure askatzaileak,amaren sabelean eratu zintuenak:«Neu naiz Jauna,gauza guztien egilea;bakar-bakarrikhedatu nuen zerua,inoren laguntzarik gabefinkatu lurra.
25 Huts eragiten diet aztien zantzuei,zentzugabe bihurtzen igarleak;jakintsuak hankaz gora botatzeneta haien zientziazorakeria bilakarazten.
26 Baina neure zerbitzarien hitzabetearazten dut,neure mezularien egitasmoagauzatzen.Jerusalemi diotsot:“Berriro izango dituzu bizilagunak”,eta Judako hiriei:“Berriz eraikiko zaituztete”.Neuk jasoko ditutbertako horma eroriak.
27 Itsaso zabalari diotsot:“Lehor zaitez;neuk agortuko ditutzure korronteak”;