10 Zoritxarrekoa aitari esaten diona:«Zergatik sortu ninduzun?»,eta amari:«Zergatikekarri ninduzun mundura?»
11 Hau dio Jaunak,Israelen Jainko santuak,haren egileak:«Neure seme-alabengatikkontuak eskatuko ote dizkidazue,edo neure laneanaginduak emango ote?
12 Neuk egin dut lurraeta lur gainean gizakia sortu;neuk hedatu ditut neure eskuz zeruak,eta neuk agintzenbertako astro guztiei.
13 Neuk sorrarazi dut Zirosalbamen-ekintzarako,eta bide guztiak zelaituko dizkiot;berak berreraikiko du nire hiriaeta libre aterarazikonire erbesteratuak,ordain eta saririk eskatu gabe».Jaun ahalguztidunak esan du.
14 Hau diotso Jaunak Israeli:«Egiptoko langileak,Etiopiako merkatariaketa altuera handiko sebatarrakzure menpean jarriko dira,zureak izango;zure atzetik joango dira,katez loturik;zure aurrean ahuspeztuko diraeta erreguka esango dizute:“Zuregan bakarrik dago Jainkoa,ez da besterik;beste jainkoak ezer ez dira”».
15 Jainko ezkutua zara zu, benetan,Israelen Jainkoa, salbatzailea.
16 Lotsaz eta laidoz beterik,bai, laidoz estalirikdoaz idologileak.