18 Jaunak sortu du zerua,bera da Jainkoa;berak eratu eta egin du lurra,berak finkatu;ez du hutsik egoteko sortu,bizileku izateko baizik.Hau dio Jaunak:«Neu naiz Jauna, ez da besterik.
19 Ez naiz mintzatu ezkutuan,lur-zoko ilunen batean;ez diet esan Jakoben ondorengoei:“Bila nazazue ezerez hutsean”.Ni naiz Jauna, zuzen dena iragarrieta bidezkoa adierazten dudana.
20 «Bil zaitezte, etorri,hurbildu denok,nazioetan bizirik geldituok.Burugabeak dira zurezko idoloakprozesioan daramatzatenak,salbatu ezin dituen jainkoariotoitz degiotenak.
21 Galdegin elkarri,mintza zaitezte, azaldu frogak:nork adierazi zuen hau lehendanik,nork iragarri aspalditik?Ez ote nik, Jaunak?Ez baita ni beste jainkorik.Jainko garaile eta salbatzailerikez da neu besterik.
22 Lurreko bazter guztiok,itzuli niregana, salba zaitezten,neu bainaiz Jainkoa,eta ez da besterik.
23 Neure buruarengatik egin dut zin,promes sendoa,hitz aldaezina eman dut:Belaun oronire aurrean makurtuko da,eta mihi oroknire izenean zin egingo,
24 esanez: “Jaunarengan bakarrikgaraipena eta ahalmena”.Lotsaren lotsaz etorriko zaizkitnire aurka lehiatzen diren guztiak.