1 Makurtu da Bel jainkoa,lur jo du Nebo jainkoak.Zamariek daramatzatehaien irudiak,abere nekatuen gaineankarga astun.
2 Lur jota daudeeta makurturik idoloak,ezin dituzte eramaileak salbatu;beraiek ere erbestera doaz.
3 «Entzun niri,Jakoben ondorengook,Israel herrian bizirik geldituok:neure gain hartuak zaituztetamaren sabeletik,neuk zaramaztet altzotik bertatik,
4 eta zuek zahartzean ere,ni beti berbera:zuei ilea zuritzean ere,nik eutsiko dizuet.Orain arte bezala,aurrerantzean erenik eramango zaituztet,nik eutsi eta salbatuko.
5 Norekin konparatuko nauzue,norekin berdinduko?Norekin parekatuko nauzue,nire ondoan nor jarriko?