1 Makurtu da Bel jainkoa,lur jo du Nebo jainkoak.Zamariek daramatzatehaien irudiak,abere nekatuen gaineankarga astun.
2 Lur jota daudeeta makurturik idoloak,ezin dituzte eramaileak salbatu;beraiek ere erbestera doaz.
3 «Entzun niri,Jakoben ondorengook,Israel herrian bizirik geldituok:neure gain hartuak zaituztetamaren sabeletik,neuk zaramaztet altzotik bertatik,
4 eta zuek zahartzean ere,ni beti berbera:zuei ilea zuritzean ere,nik eutsiko dizuet.Orain arte bezala,aurrerantzean erenik eramango zaituztet,nik eutsi eta salbatuko.
5 Norekin konparatuko nauzue,norekin berdinduko?Norekin parekatuko nauzue,nire ondoan nor jarriko?
6 Batzuek urrea poltsatik atera,zilarra balantzan pisatueta zilargina alokatzen dute,jainkoa egin diezaien,eta ahuspezturik huraxe gurtzen.
7 Lepoan harturik eramaten dute;gero, bere lekuan kokatueta hantxe gelditzen da,inora mugitu gabe.Deiadar egiten badiote ere,ez du erantzuten,ez du inorbere larrialditik salbatzen.