2 Hartu errota eta egin irina;kendu musu-estalkia,jaso gonak,agertu izterrak,ibaiak oinez igarotzeko:
3 ager bedi zure gorputza biluzik,zeure lotsariak bistan dituzula.Mendeku hartuko dut,ez dit inork eragotziko».
4 Hau dio gure askatzaileak,Israelen Jainko santuak,Jaun ahalguztiduna deritzanak:
5 «Eser zaitez isilik,babiloniarren hiriburu,zoaz ilunpetara:ez dizute deituko gehiago“Erreinuen erregina”.
6 Neure herriarekin haserre nintzela,neure ondarea zapuztu egin nueneta zure eskuetara eman.Zuk ez zenien gupidarik izan,zaharrak ere lehertu egin zenituenzeure uztarri astunaz.
7 Esan zenuen:“Beti-betiko izango naiz erregina”,gertaera hauei arretarik jarri gabe,ondorenak kontuan hartu gabe.
8 «Entzun, bada, orain,emakume atseginzale,tronuan lasai zauden horrek;zeurekiko zenion:“Neu, eta beste inor ez!Ez naiz alargunduko,ez haurrik gabe geldituko”.