1 «Entzun ezazue,Jakoben ondorengook,Israel izena daramazuenok,Judaren hazitik sortuok.Jaunaren izenean egiten duzue zineta Israelen Jainkoa aitortzen,baina ez egiaz eta zintzotasunez;
2 “Hiri Santukoak” omen duzue izen,Israelen Jainkoa,Jaun ahalguztidun deritzana,euskarri.
3 Aspalditik iragarriak nituengertatu direnak,neuk hitzeman nituen eta adierazi;bat-batean ekin nioneta denak gertatu.
4 Banekien, jakin, tematsuak zaretela,burdina bezain gogorraduzuela lepoaeta brontzezkoa kopeta;
5 horregatik,aspalditik iragarri nizuen dena,gertatu baino lehen adierazi,esan ez zenezaten:“Nire idoloak egin du,nire zurezko nahiz metalezkoirudiek gertarazi”.