13 Neure eskuz oinarritu nuen lurra,neure eskuz hedatu zerua;nik dei egin ordukohasi ziren izaten.
14 Bildu denok eta entzun!Zuetako norkiragarri du horrelakorik?Nire adiskideakburutuko du nire nahia,Babilonia eta bertako jendearenaurkako erabakia.
15 Neuk hitzeman nuen,neuk egin nion dei eta etorrarazi,eta haren egitekoakarrakasta izango du.
16 Hurbildu niregana eta entzun:Ez dut ezkutuan hitz egin,eta iragarriak gertatzean,bertan naiz ni».(Eta orain, Jaunak bidali nau,bere espiritua emanik).
17 Hau dio Jaunak, zure askatzaileak,Israelen Jainko santuak:«Neu naiz Jauna, zure Jainkoa,zeure onerako irakasten dizudana,ibili beharreko bidetikgidatzen zaitudana.
18 Ai nire aginduei jaramonegin izan bazenie!Ibaika izango zenuke zoriona,uholdeka salbamena;
19 itsas hondarra bezain ugariizango lirateke zure ondorengoak,hondar-aleak bezainbatzure seme-alabak;haien izena ez litzateke suntsituko,inoiz ere eznire aurretik ezabatuko».