4 Banekien, jakin, tematsuak zaretela,burdina bezain gogorraduzuela lepoaeta brontzezkoa kopeta;
5 horregatik,aspalditik iragarri nizuen dena,gertatu baino lehen adierazi,esan ez zenezaten:“Nire idoloak egin du,nire zurezko nahiz metalezkoirudiek gertarazi”.
6 Entzun zenuten iragarpena:den-dena bete dela ikusirik,ez ote duzue iragarriko?Eta orain gauza berriakadieraziko dizkizuet,ez dakizkizuen gerta gauza ezkutuak;
7 sortu berriak dira, ez aspaldikoak,eta ez zenuten haien berriorain arte,esan ez zenezaten:“Banekien lehendik”.
8 Ez, ez zenituzten entzunak,ez ezagunak,ez zenekiten ezer,belarriak itxiak baitzeneuzkatenbetidanik.Banekien, bai, jakin,zeharo desleial zaretela,errebelde deitzen dizuetelajaio zinetenetik.
9 Neure izenaren ohoreagatikeutsi diot haserreari,zor zaidan gorespenagatikegin dut atzeraeta ez zaituztet suntsitu.
10 Garbitu egin zaituztet,baina ez zilarra bezala,sufrimenduaren arragoanprobatuz baizik.