1 Entzun, itsas herriok,adi egon, urrutiko naziook.Jaio aurretik izan ninduengogoan Jaunak,amaren sabelean nengoela,neure izenez deitu.
2 Ezpata zorrotz bihurtu zidan mihia,bere eskupean babestu ninduen;gezi zorrotz ninduen bihurtueta geziontzian gorde.
3 Esan zidan:«Zu zara nire zerbitzaria, Israel,zure bidez agertuko dutneure ospea».
4 Ni, berriz,hau ari nintzen pentsatzen:«Alferrik nekatu naiz,hutsean eta zertarako gabeakitu ditut indarrak».Baina Jaunaren eskuetan zegoennire eskubidea,nire Jainkoaren eskuetannire lansaria.