1 Entzun, itsas herriok,adi egon, urrutiko naziook.Jaio aurretik izan ninduengogoan Jaunak,amaren sabelean nengoela,neure izenez deitu.
2 Ezpata zorrotz bihurtu zidan mihia,bere eskupean babestu ninduen;gezi zorrotz ninduen bihurtueta geziontzian gorde.
3 Esan zidan:«Zu zara nire zerbitzaria, Israel,zure bidez agertuko dutneure ospea».
4 Ni, berriz,hau ari nintzen pentsatzen:«Alferrik nekatu naiz,hutsean eta zertarako gabeakitu ditut indarrak».Baina Jaunaren eskuetan zegoennire eskubidea,nire Jainkoaren eskuetannire lansaria.
5 Ohorez jantzi nau Jaunaketa neure Jainkoa dut indar.Amaren sabelean eratu ninduenbere zerbitzari izateko,Jakoben leinuak berarenganabihurraraztekoeta Israel herria biltzeko.Orain, honela mintzo zait Jauna:
6 «Ez da aski zu nire zerbitzari izateaJakoben leinuak susperrarazieta berritzekoeta Israelen bizirik geldituakitzularazteko;nazioen argitzat ezarriko zaitut,nire salbamenalurraren bazterrerainoeraman dezazun».
7 Hau diotso Jaunak,Israelen askatzaileeta Jainko santuak,erabat mespretxatua izan denari,mundu guztiak gorrotatueta zapaltzaileek esklabobihurtu dutenari:«Zu ikustean,altxatu egingo dira erregeak,makurtu buruzagiak,leiala den Jaunarenganakobegirunez,aukeratu zaituenIsraelen Jainko santua dela eta».