10 Ez dira gose, ez egarri izango,ez ditu sargoriak, ez eguzkiak joko,gupidaz hartuko baitituteta gidatuko,iturburu freskoetara eramango.
11 Bideak zabalduko ditutmendietan zehar,galtzada erosoakprestatuko dizkiet».
12 Horra non datozen urrutitik:ipar eta mendebaldetik datoz,Egipto aldetik ere bai.
13 Egin poz-oihu, zeruok!Alai zaitez, lurra!Egin poz-irrintzi, mendiok!Jaunak bere herria kontsolatu baitu,atsekabean gupida izan dio.
14 «Sionek esaten zuen:“Jaunak utzia nauka,ene Jaunak ahaztua”.
15 Ahaztu ote dezake amakbere haurtxoaedo bere sabeleko umearierrukia ukatu?Ba, amak haurra ahaztuko balu ere,nik ez zaitut ahaztuko.
16 Neure esku barruanzauzkat grabatua,zure harresiak begi aurrean ditut.