17 Zure berregileakbizkorragoak izan bitezdesegileak baino;urruti zuregandik hondatzaileak!
18 Begira ingurura eta ikus:seme-alaba guztiakzuregana datoz, bildurik.Neure biziarengatik egiten dut zin:Jantzi zoragarriizango dituzu soinean,andregai-jantziz bezalainguratuko zaituzte.
19 Orain hondatuak, erraustuak,dituzu bazterrak,suntsitua herrialdea;baina laster estuegigertatuko da bizilagunentzat;irentsi zintuztenak, berriz,urruti joango dira.
20 Kendu zizkizuten seme-alabekhurbildu eta esango dizute:“Estuegia dugu toki hau:emaguzu lekua bizitzeko”.
21 Orduan, zeure baitan esango duzu:“Nork eman dizkitseme-alaba hauek?Haur gabe nengoen eta antzu,erbestean eta baztertua:nork hazi dizkit hauek?Bakarrik gelditua nintzen:nondik datozkit haurrak?”»
22 Hau dio Jainko Jaunak:«Keinu egingo diet nazioei,neure bandera jasoko herrientzat:besoetan ekarriko dituztezure semeak,lepoan zure alabak.
23 Erregeak izango dituzu haurtzain,printzesak inude.Lurreraino ahuspeztuko dirazure aurreaneta oinetako hautsamiazkatuko dizute.Horrela jakingo duzuni naizela Jauna;niregan itxaro duteneiez die inoiz usteak huts egingo.