21 Orduan, zeure baitan esango duzu:“Nork eman dizkitseme-alaba hauek?Haur gabe nengoen eta antzu,erbestean eta baztertua:nork hazi dizkit hauek?Bakarrik gelditua nintzen:nondik datozkit haurrak?”»
22 Hau dio Jainko Jaunak:«Keinu egingo diet nazioei,neure bandera jasoko herrientzat:besoetan ekarriko dituztezure semeak,lepoan zure alabak.
23 Erregeak izango dituzu haurtzain,printzesak inude.Lurreraino ahuspeztuko dirazure aurreaneta oinetako hautsamiazkatuko dizute.Horrela jakingo duzuni naizela Jauna;niregan itxaro duteneiez die inoiz usteak huts egingo.
24 Ken ote dakioke harrapakinagaraileari?Ihes egin ote diezaiokepresoak indartsuari?
25 Hauxe diot nik, Jaunak:Bai noski!Kenduko diote garaileari presoa,ihes egingo dioindartsuari harrapakinak.Neuk borrokatuko ditutborrokatzen zaituztenak,neuk salbatuko zure seme-alabak.
26 Zure zapaltzaileei beren okelajanaraziko diet,beren odolez mozkorraraziko ditut,ardo berriz bezala.Horrela jakingo dute gizaki guztiekni, Jauna, naizela zure salbatzailea,ni, Jakoben Jainko indartsua,zure askatzailea».