4 Ni, berriz,hau ari nintzen pentsatzen:«Alferrik nekatu naiz,hutsean eta zertarako gabeakitu ditut indarrak».Baina Jaunaren eskuetan zegoennire eskubidea,nire Jainkoaren eskuetannire lansaria.
5 Ohorez jantzi nau Jaunaketa neure Jainkoa dut indar.Amaren sabelean eratu ninduenbere zerbitzari izateko,Jakoben leinuak berarenganabihurraraztekoeta Israel herria biltzeko.Orain, honela mintzo zait Jauna:
6 «Ez da aski zu nire zerbitzari izateaJakoben leinuak susperrarazieta berritzekoeta Israelen bizirik geldituakitzularazteko;nazioen argitzat ezarriko zaitut,nire salbamenalurraren bazterrerainoeraman dezazun».
7 Hau diotso Jaunak,Israelen askatzaileeta Jainko santuak,erabat mespretxatua izan denari,mundu guztiak gorrotatueta zapaltzaileek esklabobihurtu dutenari:«Zu ikustean,altxatu egingo dira erregeak,makurtu buruzagiak,leiala den Jaunarenganakobegirunez,aukeratu zaituenIsraelen Jainko santua dela eta».
8 Hau dio Jaunak:«Onginahi-garaianerantzungo dizut,salbamen-egunean lagunduko.Nik eratu zaitut eta izendatu,herriarentzat ituna berritzeko,herrialdea susperrarazieta leheneratzeko,hondaturiko lurraldeaondaretzat banatzeko.
9 Presoei esango diezu: “Kanpora!”,eta ilunpetan daudenei:“Irten argitara!”Bide-bazter guztietanaurkituko dute larrea,muino gorri guztietan bazka.
10 Ez dira gose, ez egarri izango,ez ditu sargoriak, ez eguzkiak joko,gupidaz hartuko baitituteta gidatuko,iturburu freskoetara eramango.