4 Jainko Jaunakhitz egiteko trebatu nau,bihotz-eroriak adore-hitzezbizkor ditzadan.Goizero dit belarria ernearazten,ikasle onak bezalaentzun diezaiodan.
5 Jainko Jaunak belarria zabaldu dit,eta nik ez diot aurka egin,ez atzera jo.
6 Bizkarra eskaini nienzigorkatzen nindutenei,eta masailak,bizarretik tiraka ari zitzaizkidanei.Ez nien aurpegia saihestuiraintzeneta listua botatzen zidatenei.
7 Baina Jauna dut laguntzaile:horregatik ez didateirainek etsiarazten;horregatik gogortu dut aurpegiaharkaitza bezala,bai baitakit ez didalausteak huts egingo.
8 Ondoan dut defendatzailea:nork du zerbait nire kontra?Goazen elkarrekin auzitara!Nork salatuko nau?Datorrela!
9 Jainko Jauna dut laguntzaile:nork kondenatuko nau?Sitsak jandako arropak bezalagalduko dira nire etsai guztiak.
10 Zuek, Jaunari begirune diozueneta haren zerbitzariaren ahotsaentzuten duzuenok,ilunpetan eta argi-izpirik gabebizi baldin bazarete ere,jarri konfiantza Jaunarengan,hartu Jainkoa euskarri.