7 Baina Jauna dut laguntzaile:horregatik ez didateirainek etsiarazten;horregatik gogortu dut aurpegiaharkaitza bezala,bai baitakit ez didalausteak huts egingo.
8 Ondoan dut defendatzailea:nork du zerbait nire kontra?Goazen elkarrekin auzitara!Nork salatuko nau?Datorrela!
9 Jainko Jauna dut laguntzaile:nork kondenatuko nau?Sitsak jandako arropak bezalagalduko dira nire etsai guztiak.
10 Zuek, Jaunari begirune diozueneta haren zerbitzariaren ahotsaentzuten duzuenok,ilunpetan eta argi-izpirik gabebizi baldin bazarete ere,jarri konfiantza Jaunarengan,hartu Jainkoa euskarri.
11 Baina zuek, sua egineta suzko azkonakpizten dituzuenok,eror zaiteztela zeuen sugarretan,erori zeuek pizturikoazkonen pean!Horixe da Jaunakemango dizuen zigorra:oinazetan hilko zarete.