1 Jaunak dio:«Entzun niri, Jaun honi,zuzenbidearen atzetik lehiatzeneta nire bila zabiltzatenok.Begira zein harkaitzetan ebakiak,nongo harrobitikateratakoak zareten:
2 begira Abraham zeuen aitari,eta mundura ekarri zintuzten Sarari.Bat bakarra zen Abraham,nik deitu nionean,baina bedeinkatu egin nueneta ugaldu».
3 Bai, Jaunak Sion kontsolatzen du,hondatua dagoen hiriaripoz ematen.Herrialde erraustuaEdengo baratze bihurtuko du,eremua Jaunaren paradisu.Zoriona eta alaitasuna izango dira,gorespena eta kantu-hotsa.
4 «Adi egon, ene herri,entzun arretaz, ene hiri:neure irakaspena emango dut,eta nire esanakherrientzat argi izango dira.