6 Jaso begiak zerura,begira behera, lurrera:kea bezala desagertuko da zerua,jantzia bezala gastatuko lurraeta eltxoak bezala hilkobertako bizilagunak.Baina nire salbamenakbeti iraungo du,nire garaipenakez du azkenik izango.
7 «Entzun niri, zuzenbidean adituok,nire legea bihotzeandaramazun herri horrek.Ez izan beldurrik gizakien isekei,ez kikildu haien irainengatik,
8 sitsak jandako jantzia bezala,harrak jotako artilea bezalagalduko baitira.Baina nire garaipenakbeti iraungo du,nire salbamenak gizaldiz gizaldi».
9 Esna zaitez, esnatu,Jaun ahaltsu hori,jantzi zaitez indarrez!Esnatu, aspaldi bezala,antzinako garaietan bezala!Ez al zenuen zukitsas munstroa txikitueta herensugea sarraskitu?
10 Ez al zenituen zuk itsaso zabalekour handiak lehortueta itsas hondoa bide bihurtu,askatuak igaro zitezen?
11 Halaxe itzuliko diraJaunak libratuak,poz-oihuka etorriko dira Sionera:amaigabeko alaitasunahaien aurpegian!Zoriona eta alaitasunaizango dituzte lagun;nahigabeak eta negarra kito!
12 Jaunak dio:«Neuk kontsolatuko zaitut, neuk:zer dela-eta diozu beldurgizaki hilkorrari,belarra bezain igarokor den gizakiari?