9 Esna zaitez, esnatu,Jaun ahaltsu hori,jantzi zaitez indarrez!Esnatu, aspaldi bezala,antzinako garaietan bezala!Ez al zenuen zukitsas munstroa txikitueta herensugea sarraskitu?
10 Ez al zenituen zuk itsaso zabalekour handiak lehortueta itsas hondoa bide bihurtu,askatuak igaro zitezen?
11 Halaxe itzuliko diraJaunak libratuak,poz-oihuka etorriko dira Sionera:amaigabeko alaitasunahaien aurpegian!Zoriona eta alaitasunaizango dituzte lagun;nahigabeak eta negarra kito!
12 Jaunak dio:«Neuk kontsolatuko zaitut, neuk:zer dela-eta diozu beldurgizaki hilkorrari,belarra bezain igarokor den gizakiari?
13 Ahaztu egiten zara Jaunaz,zeure egileaz,zerua hedatueta lurra oinarritu zuenaz,eta ikara zara egun osoan, etengabe,zu suntsitu nahian suturikdabilen zapaltzailearen aurrean!Non da, bada,zapaltzailearen sumina?
14 Berehala aterako dira libre gatibuak:ez dira kartzela-zuloan hilko,ez zaie ogirik faltako.
15 Neu naiz Jauna, zure Jainkoa,itsasoa astintzen duena,olatuei orroa eraginez.Jaun ahalguztiduna,horixe dut izena.