1 Nork sinetsi du gure mezua?Nori agertu dio Jaunakbere ahalmena?
2 Jaunak nahi izan zuenbere zerbitzarialur agorrean sustraiak dituenkimu berria bezala haztea.Ez zuen duintasunik,ez edertasunik,ez gure begientzatitxura erakargarririk.
3 Mespretxatua zen,eta jendeak baztertua,oinaze-gizona, sufritzen ikasia.Ikusteak ere nazka ematen duennorbait bezalaxe,mespretxatu egin genuen,eta aintzakotzat hartu ez.
4 Baina gure gaitzakhartu zituen bere gain,gure oinazeen zama jasan.Guk, berriz,Jainkoak zauritu zuela uste genuen,Jainkoak zigortueta atsekabetu zuela.
5 Baina gure errebeldiengatikzulatu zuten,gure erruengatik birrindu;berak jasan zuenguretzat salbagarriizango zen zigorra:haren zauriek sendatu gintuzten.