4 Baina gure gaitzakhartu zituen bere gain,gure oinazeen zama jasan.Guk, berriz,Jainkoak zauritu zuela uste genuen,Jainkoak zigortueta atsekabetu zuela.
5 Baina gure errebeldiengatikzulatu zuten,gure erruengatik birrindu;berak jasan zuenguretzat salbagarriizango zen zigorra:haren zauriek sendatu gintuzten.
6 Ardiak bezala genbiltzan galdurik,bakoitza geure bidetik,eta Jaunak haren gain bota zuengu guztion errua.
7 Gaizki tratatu zuten,eta bera apaldu egin zen,ahorik zabaldu gabe;hiltzera daramatenarkumeak bezala,moztaileen aurrean isilik dagoenardiak bezala,ez zuen ahorik zabaldu.
8 Gogorkeriaz eta bidegabezeraman zuten;baina haren zoria nori axola?Bizidunen lurretik kanporaatera zuten,bere herriaren errebeldiagatik jota.
9 Gaiztoekin batera hilobiratu zuten,gaizkileekin eman zioten lur,nahiz eta berakbidegabekeriarik ez egineta haren ahoanmaltzurkeriarik ez izan.
10 Jaunak oinazez josi nahi izan zuen.Eta bekatuen ordainetanbizia eman zuelarik,ondorengoak izango ditueta bizitza luzea,eta haren bitartezbere nahia burutuko du Jaunak.