13 Zure seme-alabak nire ikasleizango diraeta denak zorion betean biziko.
14 Justizian sendo ezarria egongo zara.Zapalkuntzatik libre izango zaraeta ez duzu ezeren beldurrik izango,ikara ez zaizu inoiz hurbilduko.
15 Inork erasotzen badizu,ez da nire baimenaz izango;zure kontra lehertuko da erasotzailea.
16 Nik egin dut artisaua,txingarrari haize emanezhelburu ezberdinetarako tresnakegiten dituena;eta nik egin dut suntsitzailea,hondaketa helburu duena.
17 Baina zure kontra egindako arma,huts gertatuko da;auzitan salatuko zaituenaerruduntzat utziko duzu.Hauxe daJaunaren zerbitzarien senipartea,nik ematen diedan garaipena.Nik, Jaunak, esana.