9 Noeren uholdekoan bezalagertatzen zait:zin egin nuen orduanez zela berriro uholderikizango munduan,eta halaxe egiten dut zin orainez naizela zurekinberriro haserretuko,ez dizudala gehiagomehatxurik egingo.
10 Mendiak beren lekutik aldendukoeta muinoak koloka jarriko balira ere,nire maitasunaez da zuregandik aldenduko,zure zorionaren aldekonire konpromisoakez du kolokarik egingo.Hala diot nik, barru-barrutikmaite zaituen Jaunak».
11 Oi Jerusalem, zoritxarreko hiri,ekaitzak astindua,inork kontsolatu gabea!Jaspezko oinarri gaineaneraikiko zaitut,zafirozko zimendu gainean ezarriko.
12 Dorreak errubizeta ateak esmeraldazegingo dizkizut,harribitxiz harresi guztiak.
13 Zure seme-alabak nire ikasleizango diraeta denak zorion betean biziko.
14 Justizian sendo ezarria egongo zara.Zapalkuntzatik libre izango zaraeta ez duzu ezeren beldurrik izango,ikara ez zaizu inoiz hurbilduko.
15 Inork erasotzen badizu,ez da nire baimenaz izango;zure kontra lehertuko da erasotzailea.