1 «Egarri zareten guztiok,etorri uretara,etorri, dirurik ez duzuenok ere!Etorri, hartu garia eta jan,hartu ardoa eta esnea,dena hutsean, ordaindu gabe.
2 Zergatik gastatu zeuen diruagoserik utziko zaituzten janaritan,eta lansariaaseko ez zaituzteten gauzetan?Entzun niri arretaz,eta ongi jango duzue,janari gozo mamitsuzelikatuko zarete.
3 Etorri niregana eta egon adi,entzudazue eta biziko zarete.Betiko ituna egingo dut zuekin,Davidi eginikomaitasunezko agintzariarileial eutsiz.
4 Nik herrientzako testigujarri nuen hura,nazioen buruzagi eta agintari.
5 Zuk herri ezezaguneiegingo diezu dei,eta ezagutzen ez zintuzten herriekzuregana joko dute lasterka,nik, zure Jaunak,Israelen Jainko santu honek,ospez jantzi zaitudalako».