1 Zintzoak hil,eta inori axolarik ez;leialak desagertu,eta inork ulertu nahi ezgaiztakeriak desagerraraztenduela zintzoa.
2 Baina iritsiko da bakea,eta zuzen jokatu dutenekhartu ahal izango dute atseden.
3 Jaunak dio:«Etorri hona, zuek, sorginkumeok,adulteriogileeta prostituziozale zaretenok:
4 Nori egiten diozue barre?Noren kontra zabaltzen duzue ahoaeta luzatzen mihia?Ez zarete, bada, zeuek erebekatukume eta sasi-umealdi?
5 Edozein haritzeta zuhaitz handiren azpianberotzen zarete lizunkeriatan;erreka ondoko haitzarteetanhiltzen dituzue umeak oparitzat.