17 Herriaren gaiztakeriagatik,haserretu egin nintzen une batez,zigortu egin nueneta ezkutatu egin nintzaion.Berak bizkarra eman zidaneta bere gogoko bidetik jo zuen.
18 Badakit nondik nora ibili den,baina sendatu egingo dut eta gidatu,eta kontsolamendu beteaemango diot.
19 Dolutan zeudeneikantua jarriko diet ezpainetan.Eta esango diet:“Bakea, bakea urrutikoeieta hurbilekoei!”Bai, sendatuko dut neure herria.
20 «Gaiztoek, berriz,itsaso zakarra dirudite:haren urak ezin baretu,zikina eta lohiaharrotzen dutelarik beti.
21 Gaiztoentzat ez da bakerik».Nire Jainkoak esan du.