6 Israel, erreka ondoko harri leunak,zeure kultugai izan dituzunak,horiexek izango dituzu zorigaitz.Horiei eskaini dizkiezuisur- eta labore-opariak.Eta horrek baretu behar ote dunire haserrea?
7 Mendi-tontor garai bateanipini zenuen ohea,eta bertara igotzen zinensakrifizioak eskaintzera.
8 Etxeko ate-alboetanezarri zenituenidolatriazko zeure oroigarriak.Ni alde batera utzirik, biluzik jarri,zeure ohe zabalean etzaneta maitaleez aprobetxatzen zinen.Atsegin zenuen haiekin oheratzea.
9 Molok jainkoarenganajoaten zinen,olioa eta lurrinak ugari eramanez;urrutiraino bidali zenituenmandatariak,Hildakoen Egoitzaraino jaitsarazi.
10 Ibiliaren ibiliz nekatu egiten zinen,baina sekula ez zenuendena alferrik zela aitortu.Behin eta berriro indarberrituz,ez zenuen inoiz etsi.
11 «Noren ikara zinen, noren beldur,niri huts egiteko,nitaz erabat ahazteko?Luzaroegi isilik egon naizelakogaldu didazu beldurra, ezta?
12 Baina orain salatu egingo dutzure jokabidea,zure ustetan hain zuzena:ez dizu ezertarako balio izango.