1 Jaunaren eskua ez da, ez,laburregia zuek salbatzeko,ezta haren belarria eregogorregia zuei entzuteko:
2 zeuen erruek ezarri dute hesiazuen eta Jainkoaren artean;zeuen bekatuekezkutarazi diote aurpegia,zuen otoitzik ez entzuteko.
3 Izan ere, gaiztakeria egiten duzueeta eskuak odolez zikin dauzkazue;gezurra darizue ezpainetatik,hitz kaltegarriak ahotik.
4 Inork ez du justizia aldarrikatzen,ez auzitegian zuzenbidez jokatzen:faltsukeriaz fidatzen dira,gezurrezko aitorpenakegiten dituzte.Okerra sortzen dute barruan,gaiztakeria ematen fruitu.