14 Beraz, aldendua dugu askapena,urruti salbamena;estropezu egin du herriko plazanleialtasunak,zuzentasunak han sartzerik ez;
15 huts egin du leialtasunak,eta gaiztakeriatik urruntzen denalarrutua gertatzen da.Atsekabetu egin zen Jauna,justiziarik ez zela ikustean;
16 txunditurik zegoen,inork ez zuela ezer egiten ikusiz;orduan,bere ahalmenaz ekin zion,bere justizia euskarri zuelarik.
17 Justizia hartu zuen bularrekotzat,salbamen-indarra buru-oskoltzat;mendekua jantzi zuen soineko,haserre-sumina soingaineko.
18 Bakoitzari merezi duenaemango dio ordainetan,baita urrutiko herrietakoei ere;mendekua eta haserre-zigorraemango die etsaiei.
19 Haize indartsuak bultzaturikoibai oldartsua bezalaetorriko da Jauna,eta ekialdetik mendebalderainodenek izango diotebegirune Jaunari.
20 Baina askatzaile gisaetorriko zaio Sion hiriari,beren errebeldiaz damu direnJakoben ondorengoei.Jaunak esan du.