15 huts egin du leialtasunak,eta gaiztakeriatik urruntzen denalarrutua gertatzen da.Atsekabetu egin zen Jauna,justiziarik ez zela ikustean;
16 txunditurik zegoen,inork ez zuela ezer egiten ikusiz;orduan,bere ahalmenaz ekin zion,bere justizia euskarri zuelarik.
17 Justizia hartu zuen bularrekotzat,salbamen-indarra buru-oskoltzat;mendekua jantzi zuen soineko,haserre-sumina soingaineko.
18 Bakoitzari merezi duenaemango dio ordainetan,baita urrutiko herrietakoei ere;mendekua eta haserre-zigorraemango die etsaiei.
19 Haize indartsuak bultzaturikoibai oldartsua bezalaetorriko da Jauna,eta ekialdetik mendebalderainodenek izango diotebegirune Jaunari.
20 Baina askatzaile gisaetorriko zaio Sion hiriari,beren errebeldiaz damu direnJakoben ondorengoei.Jaunak esan du.
21 Jaunak dio:«Hona nik zuekinegiten dudan ituna:zeuengan duzuen nire espirituaeta eman dizuedan mezuaez ditut zuengandikinoiz aldenduko,ezta zuen seme-alabengandiketa ondorengo guztiengandik eresekula».