3 Izan ere, gaiztakeria egiten duzueeta eskuak odolez zikin dauzkazue;gezurra darizue ezpainetatik,hitz kaltegarriak ahotik.
4 Inork ez du justizia aldarrikatzen,ez auzitegian zuzenbidez jokatzen:faltsukeriaz fidatzen dira,gezurrezko aitorpenakegiten dituzte.Okerra sortzen dute barruan,gaiztakeria ematen fruitu.
5-6 Haien asmoaksuge-arrautzak bezain zital:arrautzok jaten dituenahil egiten da,kraskatzen dituenarisugegorria ateratzen.Haien emaitzakarmiarma-sareen antzeko:hauekin inor ezin jantzi, ez estali.Egintza guztiak gaiztoak dituzte,gogorkeria besterik ez dute egiten.
7 Lasterka doaz gaiztakeriara,presaka odol errugabea isurtzera.Gaitz egiteko asmoa dute buruan,hondamendia eta triskantzauzten dituzte pasatzen diren tokian.
8 Ez dute ezagutzen bake-bidea,zuzenbiderik ez da haien urratsetan.Bide bihurriak hartzen dituzte;hortik dabilenakez du bakerik ikusiko.
9 Horregatik, urruti dugu askapena,ez zaigu iristen salbamena;argia espero genuen,eta iluna dugu gainean;egunsentia espero,eta gau beltzetan gabiltza.
10 Itsumustuka gabiltza,hormari haztaka itsua bezala,itsumustuka bistagabea bezala.Eguerdi beteanestropezu egiten dugu,ilunabarra bailitzan,sasoirik onenean,hilda bezala gaude.