8 Ez dute ezagutzen bake-bidea,zuzenbiderik ez da haien urratsetan.Bide bihurriak hartzen dituzte;hortik dabilenakez du bakerik ikusiko.
9 Horregatik, urruti dugu askapena,ez zaigu iristen salbamena;argia espero genuen,eta iluna dugu gainean;egunsentia espero,eta gau beltzetan gabiltza.
10 Itsumustuka gabiltza,hormari haztaka itsua bezala,itsumustuka bistagabea bezala.Eguerdi beteanestropezu egiten dugu,ilunabarra bailitzan,sasoirik onenean,hilda bezala gaude.
11 Marraka dihardugu hartzek bezala,urrumaka usoek bezala.Askapena espero genuen,eta ezer ez;salbamena espero, eta urruti da.
12 Izan ere,zure kontrako gure errebeldiakugari dira,geure bekatuek salatzen gaituzte;errebeldia itsatsia daramagu,aitortzen ditugu geure erruak:
13 errebelde eta desleializan gara Jaunarekin,bizkarra eman diogugeure Jainkoari,bidegabekeriaz eta traiziozjardun dugu,azpikeriak hausnartu ditugu.
14 Beraz, aldendua dugu askapena,urruti salbamena;estropezu egin du herriko plazanleialtasunak,zuzentasunak han sartzerik ez;