1 Uzias erregea hil zen urtean, tronu altu eta garai batean eseria ikusi nuen Jauna; haren mantu-hegalak tenplua betetzen zuen.
2 Suzkoak bezalako izaki batzuk zituen gainean. Seina hegal zituzten: bi hegalez aurpegia estaltzen zuten, beste biz gorputza, eta beste biz hegaz egiten zuten.
3 Eta honela egiten zioten oihu elkarri:«Santu, santu, santua,Jaun ahalguztiduna!Lur osoa betetzen duharen aintzak».
4 Ahots honen oihuaz, tenpluko ate-orpoek dar-dar egin zuten, eta tenplua kez bete zen.
5 Nik esan nuen: «Ai ene, galdua naiz! Ezpain kutsatuak baititut eta kutsaturiko ezpainak dituen herrian bizi bainaiz. Bekatari izanik, Errege eta Jaun ahalguztiduna ikusi baitut neure begiz».