2 Jaunak onginahiaazalduko duen urteaeta mendekatuko den egunairagartzera.Siongo atsekabetuak kontsolatzerabidali nau Jaunak:
3 koroa distiratsua emango dietsamintasunezko errautsaren ordez,jaietako usainki gozoadolu-jantziaren ordez,gorespen-kantak etsipenaren ordez.«Jainko zuzenaren haritz»deituko diete,Jaunak bere ospea agertzekolandaturiko haritz.
4 Antzinako etxe-hondakinakberreraikiko dituzte,aspaldiko horma eroriak jasoko,menderik mende erraustuak zeudenhiri hondatuak berrituko.
5 Atzerriko jendea zerbitzariizango duzue:zuen artaldeak zainduko dituzte,nekazari eta mahastizainizango dituzue.
6 Zuei, berriz,«Jaunaren apaiz» deituko dizuete,«Gure Jainkoaren zerbitzari»esango.Beste nazioen ondasunezgozatuko zarete,haien aberastasunez hornituko.
7 Jaunak dio:«Lotsaizuna ugari eta laidoajasan behar izan dituztenez,aberastasuna ugari izango duteberen herrialdeaneta amaigabeko poza eskuratuko.
8 Nik, Jaun honek,zuzenbidea dut maite,lapurreta eta bidegabekeria gorroto.Leialki emango diet sariaeta betiko ituna egingo beraiekin.