4 Antzinako etxe-hondakinakberreraikiko dituzte,aspaldiko horma eroriak jasoko,menderik mende erraustuak zeudenhiri hondatuak berrituko.
5 Atzerriko jendea zerbitzariizango duzue:zuen artaldeak zainduko dituzte,nekazari eta mahastizainizango dituzue.
6 Zuei, berriz,«Jaunaren apaiz» deituko dizuete,«Gure Jainkoaren zerbitzari»esango.Beste nazioen ondasunezgozatuko zarete,haien aberastasunez hornituko.
7 Jaunak dio:«Lotsaizuna ugari eta laidoajasan behar izan dituztenez,aberastasuna ugari izango duteberen herrialdeaneta amaigabeko poza eskuratuko.
8 Nik, Jaun honek,zuzenbidea dut maite,lapurreta eta bidegabekeria gorroto.Leialki emango diet sariaeta betiko ituna egingo beraiekin.
9 Haien ondorengoakospetsu izango diranazio eta herrien artean;ikusiko dituzten guztiekaitortuko dutenik, Jaun honek,bedeinkaturiko herria direla».
10 Pozaren pozez nago Jaunarekin,alai dut arima neure Jainkoarekin,bere salbamenez jantzi bainau,garaipenezko soinekoz estali;eztei-koroa janzten duensenargaiaren antzeko naiz,bitxi ederrez apaintzen denandregaiaren antzeko.