3 Koroa distiratsu izango zaraJaunaren eskuan,errege-diademazeure Jainkoaren eskuan.
4 Ez dizute deituko gehiago«Hiri zapuztu»,ezta zure lurraldeari ere«Lur hondatu»;zure izena «Ene atsegin» izango da,eta zure lurraldearena«Ene emazte»,Jaunak atsegin izango baitzaitueta zure lurraldeaemaztetzat hartuko.
5 Mutilak neskatxa emaztetzathartzen duen bezala,halaxe hartuko zaitu emaztetzatzeure Egileak;senarra emaztearekingozatzen den bezala,halaxe gozatuko da Jainkoa zurekin.
6 Zure harresietan, Jerusalem,begiraleak jarri ditut,gau eta egun isildu gabeari daitezen.Ez hartu atseden,Jaunari bere agintzariakgogorarazten dizkiozuenok!
7 Ez eman atseden Jaunari,harik eta Jerusalem berri dezan arte,lur osoan miresgarriegin dezan arte.
8 Zin egin du Jaunak,bere eskua,bere beso indartsua altxatuz:«Ez diet sekula zure gariaetsaiei janaritzat emango;ezta zure ardoa ere,zure izerdien fruitua,kanpotarrei edaritzat emango.
9 Garia jasoeta mahatsa bildu dutenekjango dute ogia eta edango ardoa,eta ni, Jauna, goretsiko nauteneure tenplu santuko atarian».