7 Baina zu, Jauna, gure aita zara;gu buztina, eta zu buztinlaria:zeuk eginak gaituzu guztiok!
8 Ez zaitez, Jauna, gehiegi haserre,ez izan beti gogoan gure errua.Begira, zure herria gara guztiok!
9 Zure hiri santuakbasamortu bihurturik daude,Sion basamortu,Jerusalem hondamendi.
10 Arbasoek goresten zintuztenekogure tenplu santu distiratsuasuak kiskali du.Maiteen genuena hondaturik dago!
11 Honek guztiak, Jauna, ez al dizu axola?Geldi egon behar al duzu?Amaigabeatsekabetu behar al gaituzu?