1 Hau dio Jaunak:«Galdetzen ez zuteneieskaini nien erantzuna;nire bila ez zebiltzaneiatera nintzaien bidera;dei egiten ez zidan herriariesan nion:“Hemen naiz, hemen naiz”.
2 Egun osoan luzatuak nituen eskuakbide txarretik,bere nahierara dabilenherri errebeldeagana,
3 aurrez aurre etengabeiraintzen nauen herriarengana:baratze sakratuetansakrifizioak eskaintzen dituzteeta adreiluzko aldareetanintsentsua erretzen,
4 hilobietan esertzen diraeta gauak haitzuloetanematen dituzte,beren errituak eginez;txerrikia jaten duteeta janari kutsatuz eginikosalda-katilukadak hartzen;