1 Hau dio Jaunak:«Galdetzen ez zuteneieskaini nien erantzuna;nire bila ez zebiltzaneiatera nintzaien bidera;dei egiten ez zidan herriariesan nion:“Hemen naiz, hemen naiz”.
2 Egun osoan luzatuak nituen eskuakbide txarretik,bere nahierara dabilenherri errebeldeagana,
3 aurrez aurre etengabeiraintzen nauen herriarengana:baratze sakratuetansakrifizioak eskaintzen dituzteeta adreiluzko aldareetanintsentsua erretzen,
4 hilobietan esertzen diraeta gauak haitzuloetanematen dituzte,beren errituak eginez;txerrikia jaten duteeta janari kutsatuz eginikosalda-katilukadak hartzen;
5 zera diote: “Kontuz! Ez ukitu ni,sakratu bihurtuko zintuzket eta!”Sudurrean kea bezain mingarrizait hori guztia,egun osoan haserre-sutan jartzen nau.
6 Dena gogoan jasoa daukat,eta ez naiz geldi egongo:bete-beteko ordaina emango diet,