11 Baina zuei,ni, Jauna, baztertueta nire mendi santuaahaztu duzuenoi,Zorion eta Patu izenekojainkoentzatmahaia prestatueta kopa bete duzuenoi,
12 zoritxarra emango dizuet:ezpatak hilko zaituzte,denok burua makurtuko duzueeta lepoa moztuko dizuete.Izan ere, nik deitueta ez zenuten erantzun;nik hitz egin eta zuek jaramonik ez;niri gaizki iruditzen zaidanaegin zenuten,nahi ez dudana aukeratu.
13 «Hau diot, beraz, nik,Jainko Jaun honek:Nire zerbitzariekzer jan izango dute,zuek, berriz, gosea;nire zerbitzariekzer edan izango dute,zuek, berriz, egarria;nire zerbitzariak pozik izango dira,zuek, berriz, lotsa gorrian;
14 nire zerbitzariekpoz-oihu egingo dutebihotza bete zorionez;zuek, berriz,garrasi egingo bihotzeko nahigabez,aiene barruko saminez.
15 Zuen izena aipatuko dutenire aukeratueknorbait madarikatzean, eta esango:“Halaxe hilko ahal zaituJainko Jaunak!”Nire zerbitzarien gain, ordea,beste izen bat aipatuko da,guztiz bestelakoa.
16 Herrialdean norbaitibedeinkazioa opatu nahiko dionakJainko fidagarrieta leialaren izeneanopatuko dio,eta zin egin nahi duteneanJainko fidagarrieta leialaren izeneanegingo dute.Erabat ahaztuko dirairaganeko larrialdiak,nire begi-bistatik eredesagertu egingo».
17 Jaunak dio:«Hara, zeru-lur berriaksortuko ditut.Lehengoaz ez da inor oroituko,ez du inork gogora ekarriko.