1 Akaz, Jotamen semea, Uziasen biloba, Judako errege zela, Siriako errege Retzinek eta Israelgo errege Pekahek, Remaliasen semeak, Jerusalemi eraso egin zioten, baina ezin izan zuten konkistatu.
2 Siriarrak Efraimen kanpatuak zeudela jakin zutenean, erregeak, bere etxekoek eta herri osoak dardara egin zuten, haizeak jotzean basoko zuhaitzek dardara egin ohi duten bezala.
3 Orduan, Jaunak Isaiasi esan zion: «Hartu zeure seme Xear-Jaxub eta zoaz Akazengana; goiko urtegiko ubide-muturrean, oihal-garbitzailearen sororako bidean aurkituko duzu.
4 Eta esaiozu:«Egon erne, baina lasai!Ez beldurtu, ez ikaratuSiriako Retzineneta Remaliasen semearenhaserre-sumina dela eta,kea darien ilinti-mutur bibesterik ez baitira.
5 Zu galtzekoelkar hartu dute siriarreketa Israelgo herri eta erregeak.Honela diote: