13 Orduan, Isaiasek esan zuen:«Entzun, Daviden ondorengook:gizakiak nekaraztea aski ez duzuela,nire Jainkoa ere nekarazinahi al duzue?
14 Jaunak berak emango dizue, bada,ezaugarria:hona, andre gaztea haurdun dagoeta semea izango du,eta Emmanuel,hau da, “Jainkoa gurekin”,jarriko dio izen.
15 Gatzatua eta eztiajango ditu haurrak,gaitza baztertzekoeta ona aukeratzekogauza izan arte.
16 Baina haurra gaitza baztertzekoeta ona aukeratzeko gauzaizan baino lehen,hutsik geldituko dahalako beldurra ematen dizuetenbi erregeen lurraldea.
17 Egun txarraketorraraziko dizkizue Jaunakzuri, zeure herriari eta familiari,Israelgo erreinua Judarengandikbereizi zenez geroizan ez diren bezalako egunak;hots, Asiriako erregeabidaliko dizue.
18 Egun hartan, Jaunak txistua joeta euliak pilaka bezalaetorraraziko ditu egiptoarrakNilo ibaiaren azken bazterretatik,erleak samaldan bezalaasiriarrak beren lurraldetik.
19 Etorri eta denak pilankokatuko diramendiarte sakon eta haitzarteetan,sastraka eta zelaietan.